Jaydak zehaztasun eta kalitaterik handieneko plano bidezko mekanizazioa eskainiko dizu. Mekanizazioaren eta trokelgintzaren sektorean dugun 15 urteko esperientzia da metalezko piezekin plano bidez egiten dugun lanaren abalik onena.
Jaydan, espezialistak gara plano bidezko mekanizazioan. Zerbitzu pertsonalizatua eta neurrikoa eskainiko dizugu automozioaren, siderurgiaren eta makina-erremintaren sektoreetarako piezen mekanizazioan eta trokelgintzan.
Halaber, piezen plano bidezko mekanizazioko premiazko zerbitzu bat eskainiko dizugu kalitate-berme guztiekin, eta zorrotz beteko ditugu entregatzeko epeak. Jayda produkzio-baliabideen abangoardia teknologikoan kokatuta dago beti.
Plano bidezko mekanizazioa
Pieza bakoitzarekin egiten ditugun kalitate-kontrol zorrotzak eta pieza mekanizatuak produzitzean trazabilitateari eskaintzen diogun arreta gure lan-filosofiaren funtsezko bi zutabe dira.
Gure bulego teknikoak aholkularitza eskainiko dizu produkzio-prozesu osoan, planoa diseinatu eta doitzen denetik tratamenduak eta akaberak egin eta pieza amaitua entregatzen den arte.
Kalitate-kontrola