Bezeroarentzako arreta

943 63 21 52

Jayda Mecanizados-en ISO 9001 kalitate-ziurtagiria

Kalitate-politika

Erabateko bermea pieza guztietan

Gure bezeroei eskaintzen diegun mekanizazio-lanak haien premiei eta aurreikuspenei behar bezala erantzuten diela ziurtatzea da gure eginkizuna, eta zerbitzu-konpromiso irmoa dugu gure sektorearekin. Gainera, produkzio-ahalmen eta erantzun-ahalmen handia dugu ezaugarri bereizgarri.

Gure enpresaren kalitate-politika errealitate hori finkatzean datza, eta, horretarako, beharrezkoa da lanen emaitza hobetzea, gure kudeaketa-sistemari lotutako betekizunak, lege-betekizunak eta barneko eta kanpoko alderdi interesdunen betekizunak betetzea eta emaitza errentagarriak lortzea, gure enpresaren etorkizuna ziurtatzeko.

JAYDAk, hartu duen konpromisoari jarraikiz, analisi eta jarraipen iraunkorra egiteko prozesuak ezarri eta zuzenduko ditu, erakundea bere helburuak eta estrategia lortzeko baliabide egokiez hornitu du, eta lan-giro egokia sortuko du.

Enpresa osatzen duten guztiek dute gure politikaren berri, eta haien laguntza dugu JAYDAk kalitate-kudeaketako sistemaren etengabeko hobekuntza lortuko duela ziurtatzeko.

Jayda tailerrak

Jayda Mecanizados-ek piezen plano bidezko mekanizaziorako ISO 9001:2015 kalitate-ziurtagiria du, Bureau-Veritas konpainiak egina

Deskargatu ziurtagiria
Jayda Mecanizados-en ISO 9001 kalitate-ziurtagiria