Piezak plano bidez lantzean doitasun handia eskaintzeaz gain, produzitzen dugun pieza bakoitzaren kalitate-kontrol zorrotza egiten dugu Jaydan.
Gure diziplina anitzeko talde kualifikatuari esker, plano bidezko edozein trokelgintza-proiektu egin dezakegu, eta trokelgintza-zerbitzu integrala eskain diezaiokegu zure enpresari. Prozesu osoa gure instalazioetan egiten dugu, trokelak diseinatzen ditugunetik pieza amaitua entregatzen dugun arte. Gure produkzio-ahalmen handiari esker, plano bidezko trokelgintza eta mekanizazioko premiazko zerbitzuak egin ditzakegu.
Baliabideen abangoardia teknologikoan kokatuta egoteko egin dugun apustuari esker, hainbat sektoretarako metalezko piezak produzitu eta mekaniza ditzakegu. Adibidez, automoziorako metalezko piezak fabrikatu eta aeronautikarako piezak landu ditzakegu.
Makina-erremintarako eta siderurgiarako metalezko piezen fabrikazioan dugun esperientziak balio erantsia ematen dio, zalantzarik gabe, gure lan egiteko moduari, epeak betetzeko ziurtasunari eta premiazko zerbitzuak egiteko ahalmenari. Gainera, gure produkzio-baliabideei eskaintzen diegun arretak eta horietan egiten dugun inbertsioak produktu sorta handiarekin lan egiteko aukera ematen digute.
Jaydan, muturreraino zaintzen dugu produzitzen eta mekanizatzen ditugun pieza guztien kalitate-kontrola. Zorrotzak gara, eta berme guztiekin amaitutako piezak eskaintzea atsegin dugu.
Jaydan lantzen dugun pieza amaituaren zerbitzuaren barruan, zure piezek behar dituzten akabera, tenplaketa eta tratamendu termikoak eskainiko dizkizugu. Kontsultatu gure bulegoan zure proiektuak dituen premiak, eta soluziorik onena eskainiko dizugu.
Kalitate-kontrola